William Dwight Whitney
Itxura
William Dwight Whitney (Northampton, Massachusetts, AEB, 1827ko otsailaren 9a - New Haven, Connecticut, AEB, 1894ko ekainaren 7a) Estatu Batuetako hizkuntzalaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sanskrito hizkuntzako aditu handienetako bat izan zen. Ikerketa-talde zabal baten buru zela, Vedak itzuli eta argitaratu zituen, sanskritoaren forma zaharrenean idatziak, eta klasiko bihurtu den lan bat argitaratu zuen, Sanskrit Grammar (1879, Sanskritoaren gramatika). Bestalde, sanskritoaren hiztegi handi baten lankide izan zen, eta garai hartan Estatu Batuetako hoberena zen, ingelesezko hiztegi orokor baten argitaldari buru izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.